Ibaizabal BHI http://ibaizabalbhi.nireblog.com La Peña auzoan (Ibaizabal deitzen omen zen lehen ingurune hau) Bilboko Bigarren Hezkuntzako Institutuan ikasleek eta irakasleek idatzitakoak eskegiko ditugu hemen 2007-2008 ikasturtean. Fri, 03 Jul 2009 04:42:56 +0100 Ibaizabal BHI http://files.nireblog.com/blogs/ibaizabalbhi/gravatar.gif http://ibaizabalbhi.nireblog.com http://nireblog.com Ihes betea http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/07/01/ihes-betea http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/07/01/ihes-betea Ainarak, 3. D2koak, berandu bada ere, liburu bati buruzko lan hau bidali zigun:

Ihes betea

hitler train trena naziak

 

Werner Lindemann, nobelako protagonista, hamasei urteko alemaniarra da. Urte horretan, Gerra Handiaren ondoren (I. Mundu Gerraren ondoren), Hitlerrek gobernatzen zuen Alemanian hauteskunde batzuk irabazi eta gero. Hitlerrek eta bere jarraitzaileek juduek dena beraientzat nahi zutela esaten zuen, bai hitzaldietan bai harengetan, horren ondorioz, Alemaniako gazte gehienek, eta ez hain gazteek, judutarrei mehatxuz begiratu eta hitz egiten zieten, baita gero eta gehiago iraindu, jo , gorrotatu eta umiliatu ere .

Wernerrek Hamasei urte bete zituen egunean, Hitlerren harenga amaitu ondoren bera eta bere lagun Herman eta beste gazte batzuk billar-aretora joan ziren. Zapatari judutar kopetatsu bati buruz hitz egiten hasi ziren, eskarmentu bat beharko zuela esanez.

Wernerrek ere zapatari ezagutzen zuen eta besteek esaten zutena gizendu zuen, hildako soldaduen arropak eta botak salduz aberasten zela judutar hura asmatu zuen. Werner egunero goiz altxatzen zen eguneroko ariketa fisikoak egiteko. Hegazkin militarren pilotua izan nahi zuen. Hegazkinei buruzko informazioa bilatzen zuen gai honetaz gehiago jakiteko. Pilotua izateko ametsa zuen baina horretarako hamazortzi urte  bete arte itxaron behar zuen.

Wernerren aita Gerra Handian soldadu ibili zen baina arazo bat eduki zuen hanka batean eta etxera bueltatzeko agindu zioten. Wernerrek ez daki istripuaren gertaera xehetasun handirik  baina bere aitaz ez da bat ere harrotzen. Gerra Handiko galtzaileetako bat besterik ez dela uste du.

ihes betea andu anjel lertxundi alberdania

Quex hitlerzale gaztea pelikularen zati bat ikusi ondoren, Werner eta bere lagunak juduaren zapata-dendara joan ziren eta han garagardo botilak hustu eta gero dendaren erakusleihora bota zituzten, denda barrura sartu eta dena  hankaz gora jarri zuten, barruan zegoen bitartean Klaus izeneko gazte batek Daviden izar handi bat margotu zuen betun marroiaz.

Laster hamazazpi urte izango zituen baina lagun taldeko gazteena zen, bizpahiru proba egin behar zituen hamazortzi urte bete baino lehen. Arratsalde horretan Sebastian izeneko judu batekin topatu zen. Ez zuen hamasei urte baino gehiagoko itxurarik. Juduei ezin ziela adina asmatu, deabruari bezala, pentsatzen zuen nobelako protagonistak.

Taldeko lagunek Sebastian zalditegira eraman zuten eta esan zuten ea norbaitek ote zekien zer egin, orduan Hermanek Wernerren eguna zela esan zuen eta berak berehala ulertu zuen berak hartu behar zuela iniziatiba, horregatik berak Sebastiani egiteko esandako gauzak  behartu zuten, umiliatu, jo eta beste astakeria batzuk. Ihes egitea lortu zuen baina egun batzuk geroago urkatua agertu zen zalditegiaren ondoko baso batean .

 Odola beldurra ematen ote zion ala ez jakiteko Wernerren bigarren proba egin behar izan zuen, horrela aurre egin behar izan zion bildots bat hil egiteari. Hori egin ondoren odola pote batean sartu eta judutarren auzora joan ziren, judutarren etxeen atean odolarekin izarrak margotzeko.

Hurrengo goizean poliziak bere etxetik pasatu ziren galdetzeko bera egon bazen auzo horietatik aurreko gauean. Wernerrek egia kontatu zien poliziei, baina odol-pintaketarena ezkutatu zien.

Beraiek izarrekin markatu zuten etxeak gero beste lagun batzuk ibili ziren etxe haiei erasoka.

Egun batean Alderdiaren egoitzara joan zenean errekadu bat egiteko Anderas izeneko soldadu bat ezagutu zuen. Andreas, pilotu izateko, non eman behar zen izena esan zion. Hamazortzi urterekin sartu behar zen pilotu eskolan, baina esan zion izena emateko hamasei urte eduki arren.

Kasu egin zion eta izena ematera joan zen.Izena ematen ari zenean datuak hartzen zion soldaduak bere jaiotza dataren aurrean “J” bat zegoela konturatu zen. “J” hori bera judutarra zela adierazten zuen.

Ez zuen ulertzen zergatik bere gurasoek ez zioten esan bera judua zela. Ezin zuen geratutakoa sinetsi.

Etxera itzuli zenean gurasoak azaldu zioten horren zergatia. Aitak kontatu zion bera adoptatua zela eta adopzioaren zergatiaren xehetasunak.

Wernerrek pentsatzen zuen bera zela gurasoen kezka bakarra, Alemaniarrak zirelako, bera ez.

Amona Erikak bere etxean seguruagoa egongo zela esan zien Wernerri eta bere gurasoei.

Gurasoek aldiro joaten ziren Werner bisitatzera. Egun horietan amona Erika Werner Kurten etxera bidaltzeko planak egiten ari zen.

Kurt Wernerren aitaren lehengusu txikia zen, Triesten, Italian, bizi zen.

Bidaia egiteko pasaporte faltsua eta permeso di soggiornoa lortu zuten.

           Triestenera ailegatzean taberna batera joan zen, han Umberto deitutako gizon bat ezagutu zuen gero Kurten etxera bilatzera abiatu zen. Ez zitzaion asko kostatu, baina ez zegoen inor etxean eta itxaron behar izan zuen. Ordu batzuk geroago agertu zen Kurt eta umoretsu bere etxea eskaini zion.

           Hilabete bat geroago Kurten etxetik abiatu eta ostatu batera joan behar izan zuen, polizia batzuk Kurt atxilotuta eraman zutelako Mussoliniren erregimenaren alde ez zegoelako.

Hilabete batzuk geroago gorputz bat  aurkitu zuten portuko uretan desitxuratuta Kurt zela uste zuten .Tristetik joan behar ziren Musoliniren gobernua Alemaniakoari men-men egiten ari zelako eta juduen kontrako lege bat ateratzekotan zirelako. Parisera joan zen, han bere eskolako irakasle batekin topo egin zuen, bera ere judutarra. Hortik aurrera noiz behin elkarrekin geratzen ari ziren hitz egiteko eta kontatu zion bere familiari gertatutakoa.

Egun batean , Herr Öchler irakasleak, fabore bat eskatu zion, bere lagun batekin Marseillara  joateko. Laguna filosofoa zen.

Marseillara ailegatzean gizon batek Hitler bi egun geroago Parisera iritsiko zela esan zien.

Paris erori berrian, juduen deportazioak hasi ziren, horregatik iheslariak ugaritu ziren.

Marseillan ezagutzen ez zion dendari baten etxean lo egiten zuen eta komentu bateko sotoan gordetzen zuen iheslari talde bat. Han jendeak begi zeharka eta ezker-eskuin begiratzen zuen ezer esan aurretik; gero, ahapeka hitz egiten zuen. Kontaera gehienak zurrumurruak ziren.

Iheslari taldeak mugatik pasatzera laguntzen zuen, beste herrialdeetara joateko batez ere. Otso izeneko soldadua izendatzen zutenean izua eragiten zien laguntzen zituen juduei.

Aldi batean talde bati laguntzen ari zenean mugako guardiak harrapatu zuten eta hor bertan ostikoka hasi ziren, gero txalet baten soto ilun batera eraman zuten. Hiru egun luzatu zen bere kalbarioa.Torturatu zuten berak emandako erantzunak gezurrak zirela uste zutelako. Sinetsi zioten Otso goitizena zuen soldaduak arrazoia eman zionean. Eta Otsok Hermanen ahots bera zuen.

Geroxeago autoan sartu zuten eta Hendaiara eraman zuten. Beste txalet bateko sotoan giltzapetu zuten. Itun bat egin zuten eta horren ondoren buru-talken ibili ziren eta deskuidu batean Werner  Hermanen labana hartu eta ihes egitea lortu zuen.

 

 

LIBURUARI BURUZKO IRITZIA

 

 

 

Asko gustatu zait liburua. Interesgarria iruditu zait judutarrei naziekin gertatu zitzaiena irakurtzea.

Niretzat liburuaren esanahia nagusia hauxe da: egun batetik bestera, zure bizitza  osoa alda daiteke da ideologia baten erruz.

Liburu honen kasuan Werner Alemaniarra izatetik judutarra izatera pasatzen da egun batetik bestera bere guraso biologikoak judutarrak zirelako.

Liburuan zehar agertzen dira pertsona batzuk Wernerri laguntzen diotela, batzuk judutarrak direlako eta beste batzuk erregimenaren kontra zeudelako.

Ikus daiteke baita ere liburu nonetan nola zure lagun onena, ideologia batengatik, zure etsaia bihur daitekeen.

Comments

]]>
Tue, 01 Jul 2008 10:17:59 +0100
AD AUGUSTA PER ANGUSTA http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/06/19/ad-augusta-per-angusta http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/06/19/ad-augusta-per-angusta oreka orekaria ekilibrista equilibrista

Ezohiko azterketa nola prestatu (Euskara & Literatura)


  • Ikasturtearen amaieran egindako azterketaren antzekoa izango da ezohiko azterketa.

·       Akatsak zuzendu ariketak

·       Hutsuneak bete ariketak (aditz laguntzaileak)

·       Eta batez ere ð Idazlanak.

  • Erabiltzerik izango duzue:
      • Norberak ikasturtean zehar hartutako apunteak. Irakasleak emandako azalpenen eskemak bereziki erabilgarri suerta daitezke.
      • Norberak egindako aditz taulak. Liburuaren amaierakoak.
      • Ikasturtean zehar egindako idazlan guztien eredu txukunak eramatea azterketara aholkatuko nizueke.
      • Testu liburua eta bloga berriro ere gainbegiratzea gomendatuko nizueke. Azterketa egunean behar diren ereduak aurreikusiak izateko eta behar diren ereduak azkar topatzeko.

Zorte on!

Comments

]]>
Thu, 19 Jun 2008 08:24:01 +0100
Anorexia http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/06/16/anorexia http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/06/16/anorexia anorexia bulimia

Epez kanpo bada ere artikulu txukuna ekarri zidan aurreko batean Sandrak (3.B taldekoak). Konparatu nahi baduzue Sandraren artikulua eta batxilergoko ikasle honena.

 

 

ANOREXIA NERBIOSOA


Anorexiak jatorri psikikoa duen gaixotatusan da. Bere ezaugarri nagusia pisua galtzeko asmo irrazionalak eta ilogikoak bultzaturik janaria jateari uztea da.

Anorexia gizarte aberats eta teknologikoki aurreratuen gertatu ohi da. Luxuen ondorio kontsidera daiteke.

Anorexia psikikoa gaixotasun zaila eta konplexua da; bere sorkuntzan eta garapenean ez dutelako ia inolqko pisurik faktore organikoek.  Faktore psikologikoak eta mentalak besterik ez dira ageri..

 

ADIMENA ETA SEXUA

Orokorrean emakumezko gauza da, 100 pertsona anorexikoetatik 95 emakumeak direlako. Ulertzeko beste datu estatistiko bat honakoa da: anorexia gazteek eta 12-25 urte bitarteko emakumeek jasaten dutela gehienbat, arrisku altueneko adinak 14-18 urte bitartean egonik.

 

GAIXOTASUNA SORTZEKO ARRAZOIAK

Maila estatistikoan emakume bat (edo gizonezko bat) jateari utzi eta tamaina horretaraino argaltzera bultzarazten duen arrazoietatik nagusia, norbere buruaren infrabalorazio nabarmena izan ohi da, norbere gorputza ez onartzea eta autoestimua eskasa.

Behar bezala kontrolatu ez den arazo emozionalen bat, familiako edo lagun baten heriotza, maitasun kontuetan edukitako nahigabe edo desenganioren bat edota familiarteko gatazkak, izango lirateke pertsona bat egoera horretara bultza dezaketen faktoreak. Ikuspegi psikologikotik, pertsona horrek bizi dituen angustia eta sufrimendu horiek kanporatzeko modua litzateke anorexia.

Argaltasun-moda, gorputz gazte eta perfektuenganako zaletasuna eta irrika, komunikabideek eta publizitateak etengabe potentziatzen duten irudia, horra hor adoleszente ezegonkor eta oraindik erabat heldu gabea depresio-egoerara eraman ditzaketen beste faktore batzuk.

Anorexia nozitzen duten pertsonen artean, estatistikek diotenez, hirutik bat lehenago obesoak izandakoak dira. Hortik atera daiteke, ondorio gisa, anorexia obesitatearen kontrako erreakzio bezala ere sor daitekeela.

 

SINTOMAK

 

            Bere sintomarik ikusgarriena itxura da; estetikoa, argal-argal jartzen dira anorexiak jota daudenak. Anorexikoak, ez jateko bere irrika horretan, bere gorputzari, tailari eta adinari dagokion pisua baino % 50 gutxiago pisatzeraino irits daitezke.

Aurpegia goizegi zahartu eta zimeldu egiten ohi zaie anorexikoei, itxura tristea dutela.

Larruazala (lehorra eta hotza deshidratazioaren eraginez) bilo fin-fin batez estaltzen zaie eta betazpi urdin-beltzaskak oso nabarmentzen zaizkie.

Gorputz egoerari dagokionez, lehen fasean anorexikoa oso pertsona aktiboa da, eta hori kirola eginez edota ikaragarrizko paseoak edota ibilaldiak eginez bideratzen du. Baina gaixotasunak aurrera egin ahala, hasierako hiper-aktibotasun hura apatia eta axolagabetasun bihurtzen da; ez daukalako beste ezertarako adorerik.

Pertsona anorexikoak ezin du lorik egin normalean eta bestelako depresio-sintomak ere baditu: negarra, tristura, gizartearekiko uzkurtasuna, autoestimu eskasa, emozio-arloko egonkortasunik eza, suminkortasuna eta kontrolatzeko zailtasuna, antsietateaz gain.

Emakume anorexikoei, nutrizio eskasaren eraginez hilekoa desagertu egiten zaie askotan (amenorrea) eta sexu-jarduerarako joera galdu ohi dute.

Gaixo hauek, askotan nahitako gorakoak eduki ohi dituzte, egindako azken jatordua, gorputzak zurgatu baino lehen, kanporatzeko asmoz. Eta gorako hauek oso lagungarriak izaten dira diagnostikoa egiteko. Bulimiak anorexiarekin zerikusi handia du eta.

Comments

]]>
Mon, 16 Jun 2008 14:03:04 +0100
Frantziako anderea - La mala suegra http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/06/12/frantziako-anderea-la-mala-suegra http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/06/12/frantziako-anderea-la-mala-suegra Amaginarreba gaiztoaren gaia klasikoa da munduko literaturan.amaginarreba gaiztoa

Ikasgelan euskal bertsio bat entzuteko aukera izan genuen. Hiru Truku taldearena.

Gazteleraz irakurri edo entzun nahi baduzue euskal balada horren erromantze paraleloa, interneten badago aukerarik.

Comments

]]>
Thu, 12 Jun 2008 18:53:49 +0100
Baladak http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/06/12/baladak http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/06/12/baladak goru goruetan gorua

Interneten erraz topa ditzakezue euskal balada zaharren testuak eta bere itzulpenak, hementxe esaterako.

Zergatik iraun dute denbora luzean abesti zahar horiek gure arbasoen memorian?

Comments

]]>
Thu, 12 Jun 2008 18:14:00 +0100
Nola ikusten gaituzten http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/06/11/nola-ikusten-gaituzten http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/06/11/nola-ikusten-gaituzten Youtuben "basque" hitza bilatzeko eskatu eta hau da ikusienetakoen artean hirugarrena. Ez du Euskal Herriaren batere itxura txarra ematen:

Ikusienetakoen artean bi hauek aukeratu ditut:

1.- Zuok ez duzue errosarixuaren garaia ezagutu. Pena. (Ezin izango duzue hurrengo hau zaharrok bezala gozatu)

2.- Munduko freakieak batu egin dira, berriro, goren postuetara hauxe eroateko:

Comments

]]>
Wed, 11 Jun 2008 17:44:16 +0100
MAK http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/06/11/mak http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/06/11/mak Hip-hop eskuaraz ere egiten dela ikusteko:

Comments

]]>
Wed, 11 Jun 2008 17:15:27 +0100
Maskarada http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/06/10/maskarada http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/06/10/maskarada

Maskaradako pertsonaien aurkezpena

Comments

]]>
Tue, 10 Jun 2008 17:48:18 +0100
Getxoko uholdeak http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/06/05/getxoko-uholdeak http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/06/05/getxoko-uholdeak Getxoko uholdeak 2008 ekainaren 1a  garajeak Getxo

Aurreko egunean argitaraturiko garajea ikusi bi egun beranduago:

garajea uholdea Getxo 2008 ekainaren 3ean

Getxoko uholdetako beste argazki batzuk ere atera ditut ene kameratik:

Getxoko uholdeak 2008 ekainaren 1a txirrindulariak Getxo

Getxoko uholdeak 2008 ekainaren 1a txirrindulariak Getxo

Getxoko uholdeak 2008 ekainaren 1a urpekariak zodiak ataria Getxo

Getxoko uholdeak 2008 ekainaren 1a Getxo Julio Caro Baroja BHI ikastetxea institutua

Comments

]]>
Thu, 05 Jun 2008 10:39:01 +0100
Folka gehiegi gustatzen ez zaidan arren http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/06/05/folka-gehiegi-gustatzen-ez-zaidan-arren http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/06/05/folka-gehiegi-gustatzen-ez-zaidan-arren Niri euskal tradizio batzuk ez zaizkit gehiegi gustatzen. Gabriel Arestik bere garaian esandakoa, ordea, oso sinpatikoa iruditu zait beti. Hala eta guztiz ere, literatura erakustea tokatu zaidanez aurreko batean pastorala hitza erabili genuen.

YouTubetik bideotxo hau hartu dut pastoral horiek zer diren imajinatzeko.

Beste bideo honetan pastorala zein luze eta aspergarri izan daitezkeen iradokitzen digute:

Ez da erraz harrapatzen giputz horien hizkera, ezta?

Comments

]]>
Thu, 05 Jun 2008 07:33:01 +0100
Zenbat ahate etxerik gabe? http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/06/01/zenbat-ahate-etxerik-gabe http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/06/01/zenbat-ahate-etxerik-gabe ahateak la peña abusu ibaizabal oinezkoak kalea zeharkatzen kua-kua

Igande honetan uholdeak egon dira Bizkaiko zenbait tokitan. Leku batzuetan 1983. urteko uholdeak bezain txarrak... Uholdeen ostean ostadarra etorri ohi da.

garajea uholdea 2008 ekainaren 1ean

Getxoko garaje eta trasteleku asko urez bete ziren.

Comments

]]>
Sun, 01 Jun 2008 19:37:30 +0100
Ene lehengusu eskoziarra: McGurk http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/06/01/ene-lehengusu-eskoziarra-mcgurk http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/06/01/ene-lehengusu-eskoziarra-mcgurk FILOBLOGIA blogetik hartu dut ideia: Shakespeareren hizkuntzak zuontzat sekreturik ez duenez, ikus dezakezue bideoa:

Gorago aipatu dudan filoBLOGia lotura horretatik kontu gehiago erraz topatuko dituzue.

Comments

]]>
Sun, 01 Jun 2008 18:57:15 +0100
Boxeoa http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/06/01/boxeoa http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/06/01/boxeoa boxeo boxeolaria potolo potoloa Iparramerikarra pisu astuna astunak

Aitor L. zezenketen oso kontra agertu bada ere boxeoari buruz zera pentsatzen du...

Ez dut iritzia konpartitzen boxeoaren kontra dauden pertsonekin, zeren eta bai, asko lesionatzen dira konbateetan baina bakoitzak badaki zer den ona bere osasunerako eta pertsona batzuk nahi badute bere osasuna jokoan jarri indartsuenak direla erakusteko, haiek jakingo dute.

Baina hori bai, badago muga bat, jendeak ikusten badu partaide bat oso txarto dagoela konbatea gelditu beharko litzateke zeren eta bizitza arriskatzen dute eta hori ez dute boxeolariek kontrolatzen konbate batean daudenean.

Garai haiek pasatu dira. Pasatu da boxeolariren bat hiltzea konbate baten erdian kolpe asko eman diotelako eta buruak agoantatu ez duelako...

Boxeoa jarraitu behar du baina neurri batzuekin, zeren bestela oso arriskutsua da.

 

Aitor L. (3D2)

Ipuin hau gomendatu diot Aitor L.-ri

Valuev boxeolariak boxeo boxeolari errusiarra pisu astunak

Valuev errusiarra 2,13 m eta 149 kg, pisu astunetako gaurko izarretako bat.

Comments

]]>
Sun, 01 Jun 2008 17:56:47 +0100
Zezenketak http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/06/01/zezenketak http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/06/01/zezenketak Zezena zezenketa zezenketak hil torturatu torero toreo

Aitor L.-ri ez zaizkio, nonbait, honelako irudiak gustatzen. Hementxe utzi du bere iritzia...

Aitor L. (3.D2)

Nire ustez zezenketak debekatuta egon beharko lirateke. Zezenak animaliak dira eta eskubideak dituzte, guztiok bezala, eta plazetan egiten dena ez dago toleratzerik, animalia torturatu egiten dute eta dena pertsona batzuk dibertitzen direlako zezenak sufritzen ikusten.

Bale tradizioa dela eta Espainiako ezaugarri esanguratsua dela eta ezin dira debekatu baina ezin da egin animaliari sufriarazi gabe? Hil ordez, animalia toreatu eta gero zelaira itzuli edo holako zerbait?

Ez da normala, lehenengo zezena nekatu, banderillak ipini eta zaldiarekin pikatu, gero ezpatarekin hiltzeko eta gainera, gero, zaldiekin arrastaka eramaten dute plazatik...

Ez dago eskubiderik jendeak animalia horiei egiten dietena egiteko.

Comments

]]>
Sun, 01 Jun 2008 17:48:22 +0100
Euskaraz lan egiteko nahitaezko 5 tresnak http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/05/29/euskaraz-lan-egiteko-nahitaezko-5-tresnak http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/05/29/euskaraz-lan-egiteko-nahitaezko-5-tresnak Zabaldu.com-etik zerrenda hori hartu dut, (Beraiek beti beste norabait bideratuko zaituztete, kasu honetan hona).bost tresnak euskaraz lan egiteko

Justu horiek bost horiek erabiltzeko eskatu diet gaur, maiatzaren azken ostegun honetan, 2.B-koei.

Berri hau ikusi baino ordu  pare bat lehenago.

Kasualitatea.

Comments

]]>
Thu, 29 May 2008 18:49:23 +0100
Matematika eta elebidunak http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/05/01/matematika-eta-elebidunak http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/05/01/matematika-eta-elebidunak babarrunak hiztunak

Matematika eta elebidunak

elebidunak.jpg


Ze hizkuntza erabiltzen dute Bilboko elebidunek haien artean? Ze proportziotan? Zergatik?

Matematika kontu txiki batzuk ezagututa hobeto ulertuko dugu Bilbon zergatik egiten den hain euskara gutxi.

Datu zehatzak jakitea zaila da baina batzuen ustez Bilbon oraindik hamarretik bederatzi ezin dira euskaraz mintzatu. Batzuk pixka bat ulertu, beste batzuk bapez

Hainbeste urte euskara ikastetxeetan irakasten eta oraindik % 10 ozta-ozta elebidun.

Datu hori benetakoa izango balitz, kalean hamarretik batek euskaraz hitz egingo luke?

Ez.

Goian, ondo begiratuz gero, berriro ikus daiteke esan dugu % 10 elebidun dela Bilbon. Beraz, % 10 hori euskaraz zein gazteleraz egin dezake.

Eta badirudi gehienetan gaztelerara jotzen duela.

Zergatik?

· Bilbotar gehienei errazago egiten omen zaie gazteleraz egitea euskaraz baino.

· Euskara behartuta ikasi bazuten ere, eskolatik kanpo gaztelera nahiago…

Horrelako hamaika argudio asma ditzakegu. Batzuk egiazkoak, beste batzuk ez horrenbeste.

Azter dezagun kontua matematikaren ikuspegitik. Probabilitateen teoria.

Dado bat botaz gero, sei posibilitate dago: 1 ateratzea, 2 ateratzea, 3 ateratzea, 4 ateratzea, 5 ateratzea edo 6 ateratzea. Dadoa perfektua balitz, tranparik gabekoa, edozein zenbaki ateratzeko probabilitatea 1/6 litzateke. Beti. Berdin dio zer atera den lehenago, berriro botaz gero, edozein zenbaki ateratzeko probabilitatea 1/6 izango da beti.

Bi dadorekin, kontua konplikatzen da. Hogeita hamasei ondorio izan ditzake bi dado perfektu batera botatzeak:

1 - 1, 1 - 2, 1 - 3, 1 - 4, 1 - 5, 1 - 6

2 - 1, 2 - 2, 2 - 3, 2 - 4, 2 - 5, 2 - 6

5 - 1, 5 - 2, 5 - 3, 5 - 4, 5 - 5, 5 - 6

6 - 1, 6 - 2, 6 - 3, 6 - 4, 6 - 5, 6 - 6

Kontua ez dirudi oso konplikatua, baina zenbait kasinotan, esaterako, badakite jendea probabilitateak kalkulatzen oso txarra izaten dela eta probabilitate desberdina duten zenbaki batuketekin jokatzen dute, beti bere onerako.

Zazpi batuketa, esaterako: 1 - 6, 6 - 1, 2 - 5, 5 - 2, 3 - 4, 4 - 3, nahiko gertaerraza da: 6/36 = 1/6 (dado bakar batekin edozein zenbaki ateratzea bezain gertaerraza). Hamaika batuketa, ordea, askoz gertagaitzagoa da: 6 - 5, 5 - 6. Probabilitatea, beraz, 2/36 = 1/18. Nolabait esateko, hiru aldiz zailagoa da bi dado botata batuketa hamaika izatea zazpi izatea baino. Probabilitateak ondo ezagutzen dituen batek honako jokoa eskainiko balizu, “egin dezagun apustua, nahi duzun dirua jarri, nik berdin jarriko dut, zuri hamaika ateratzen bazaizu, jarritakoaren doblea emango dizut, nik zazpi ateraz gero, dirua niretzat…” Trileroen timoaren antzekoa…

Zertarako balio digu matematika honek euskararen erabilpenaren kontua ulertzeko?

Bilbon elebidun bat ausaz topatzeko probabilitatea 1/10 bada, bikote elebidun bat ausaz topatzeko probabilitatea 1/100 izango da. (Eta gogora dezagun hitz egiteko gutxienez bi lagun behar direla).

Hiru dadorekin hiruretan zenbaki berbera ateratzeko probabilitatea oso txikia da. Demagun sei, sei, sei ateratzeko probabilitatea kalkulatu nahi dugula 1/6 x 1/6 x 1/6 = 1/216 oso oker ez banago.

Zailagoa da ausaz Bilbon hiru lagun elebidun batera topatzea: 1/10 x 1/10 x 1/10 = 1/1.000. Hiru mila lagun, ausaz elkartuko bagenitu, demagun San Mamesen eta hirukoteka jartzeko esango bagenie, hirukote bakar batean egin lezakete euskaraz. Kontua laukoteekin eginez gero, probabilitatea 1/10.000raino jaitsiko litzateke. San Mames osoa bete beharko genuke laukote elebidun bakar bat ausaz topatzeko.

Hala eta guztiz ere, San Mamesen, euskara entzutea ez omen da horren zaila. Zegatik?

Bada hiztunak ez direlako ausaz elkartzen. Badirudi elebidunak haien artean elkartzeko joera daukatela. Batzuen ustez bere burua baztertzeko joera daukate haien euskal txoko edo euskal ghettoetan. Batzuk uste dute euskara oso gutxi entzuten dela euskaraz hitz egiten duten guztiak haien artean elkartu egiten direlako, talde itxietan…

Dena den, talde batean taldekide guztiak elebidun izateak ez du inondik inora euskararen erabilpena zertan ekarri behar.

Hori gerta dadin, taldeko elebidun guztiek ondo jakin behar dituzte bi hizkuntzak haietako bata edo bestea aukeratzeko. Eta bi hizkuntzekiko jarrera, antzekoa izango balitz?

Bi hizkuntzak maila berean jakinez gero, gure San Mameseko laukoteek, ausaz, zori hutsez, denbora erdia eskainiko liokete hizkuntza bakoitzari. Edo beti batea, edo beti bestean arituko litzateke. Horrela gertatuz gero, San Mamesen une jakin batean laukote batean euskara entzuteko probabilitatea erdira jaitsi beharko genuke: 1/20.000. Hogei mila laukoteetatik batean euskaraz arituko lirateke une jakin batean; laurogei lagun beharko genituzke elkartu, laukote batean ―une jakin batean― euskara entzuteko.

Ausazko goiko baldintzak beteko balira, elebakarrak dauden taldeetan, bikote, hirukote zein laukoteetan, beti gazteleraz egingo litzateke, ―elkar ulertzeko gogoa baldin balego, behintzat― gazteleraz egin beharko lukete, inor baztertu gabe. Talde elebidunetan, elebidun guztiak erabateko elebidunak balira, hau da bietan ondo moldatuko balira eta bi hizkuntzei denbora eta arreta berdina eskainiko baliete…

Laurogei biztanleetatik, laukoteka elkartuz gero, laukote bakar batean entzungo genuke euskaraz mintzatzen. Hirukote elebidunak topatzeko probabilitatea askoz handiagoa litzateke. Mila hirukotetatik batean hirurak elebidun. Bi hirukote bakoitzeko, batean euskara erabiltzen bada eta bestean gaztelera, laurogei mila lagun elkartuz gero, hirukoteka jarri eta berrogeik bakarrik egingo lukete euskaraz. Bikoteka jartzeko eskatuz gero, laurogei mila hiztunetatik, laurehunek erabiliko lukete hizkuntza gutxiagotua.

Matematika.

AZKEN GALDERAK. Zenbat bizilagun elkartu beharko genituzke ausaz, zori hutsez, goiko baldintza guztiei jarraiki, euskaraz hitz egiten duen boskote bat topatzeko? (Baldintzak: hamar pertsonetatik bakarra elebiduna. Elebidun guztiak erabateko gaitasuna bietan, orekatuak. Elebidun guztiek bi hizkuntzei arreta berbera…)

Zein taldetakoa da euskara, munduko hizkuntza talde nagusien artean?

Comments

]]>
Thu, 01 May 2008 22:16:24 +0100
Ilara http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/05/01/ilara http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/05/01/ilara ilara

Gaurko Berria egunkaritik "Ilara" izeneko artikulua kopiatu dut hona. (Baimenik eskatu gabe, egia esan).

Ze testu mota da? Iritzi artikulua? Narrazioa?

Zein da testu honen helburu nagusia?

Egilea: Xabier Etxaniz Rojo (badago gutxienez beste idazle bat Xabier Etxaniz izenarekin: Xabier Etxaniz Erle).

Ilara

Xabier Etxaniz Rojo

Ilara izugarri luzea da iritsi zarenerako. Entzuna zenuen, bai, gero eta atzerritar gehiago iristen dela guregana, baina inoiz ez zenuen pentsatuko hainbeste zirenik. Eta denek paperak nahi dituzte. Paperik gabe ezin bizi, antza. Laster ohartuko dira gizajook paperek ez dutela bizitza samurragoa egiten --esan diozu zeure buruari. Izan ere, kokoteraino baitzaude burokraziaz. Urrunera jo gabe, zu zeu ez zinateke ilara horretan egongo burokrata alu batek paperak nahastu izan ez balitu. Alaba Txinan adoptatu duzu eta etxera iritsi zaretenean paperetan «atzerritar» jarri ez diote ba! Baina Julia Xi txikia ez da, ez, atzerritarra. Zure alaba da eta zeuri dagozkizun eskubide berberak dagozkio berari ere. Funtzionario burugogorrak, ordea, ezin ulertu.

Eta ilara mantso horretan arrotz sentitu zara. Zure azal mendebaldarrak kontraste egiten du atzean zein aurrean dituzun azal beltz eta marroiekin. Arraroa da arrotz sentitzea. Haiek bezalakoa zarela pentsatzen duzu. Haiek, ordea, zera pentsatzen dute, zu ez zarela haiek bezalakoa. Iritzi berekoa da, nonbait, ateko polizia mendebaldarrak, zeren ilaran ikusi zaituenean beste ate batetik sartzeko gonbidapena luzatu baitizu.

Ezetz erantzun diozu, zu beste guztiak bezalakoa zarela.

Harrotasun puntu batez.

Ederki damutu zara zure harrotasunaz eta gonbidapenari ezezkoa eman izanaz. Izan ere, burokrata batek ateak zure aurrean itxi dituenean, zeu izan zara protesta egin duen bakarra.

Comments

]]>
Thu, 01 May 2008 17:58:53 +0100
euskalbar http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/04/30/euskalbar http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/04/30/euskalbar euskalbar_02.jpg

Interneten ibiltzeko, nabigatzailea euskaraz edo gazteleraz erabiltzen duzue?

Ezagutzen duzu Mozilla Firefox nabigatzailea? Munduko bigarren erabiliena omen da eta aditu askoren ustez onena. Euskaraz erraz eta doan jaitsi eta erabil dezakezu.

Hiztegi asko, gainera, klik batean esku-eskura izan ditzakezu euskalbar doan eskuratzen baduzu.

Dena den, behar bada nahiago izango duzu www.hiztegia.net beste leiho batean zabalik edukitzea.

Comments

]]>
Wed, 30 Apr 2008 11:46:48 +0100
Lehiaketa. Bizkaia.net http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/04/14/lehiaketa-bizkaianet http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/04/14/lehiaketa-bizkaianet Dirua erraz eta legez irabazteko, sartu www.bizkaia.net

euroak billeteak txanpona euro

Lau lehiaketa antolatu dute Bizkaiko Foru aldundikoek hiruzpalau enpresen diru laguntzarekin.

Gaia:

Ingurumena orokorrean: jagotearekin eta babestearekin zerikusia duten alderdiak, arazoak, natur inguruak, espezie enblematikoak, gizakion eragina...

Parte-Hartzaileak

Bizkaian bizi den edonork parte har dezake lehiaketa honetan.

Lehiaketaren modalitateak

  • A modalitatea: Argazkigintza.
  • B modalitatea: Pintura. Margoak. Marrazkiak.
  • C modalitatea: Kontu Laburrak, istorio laburrak, ipuin laburrak, narrazio laburrak. Gaia: "Gure ingurumena, gure etorkizuna, gure eskubidea" (gehienez 2 orrialde idatzi behar)
  • D modalitatea: Arte Digitala.

Kategoriak

Modalitate bakoitzean hiru kategoria daude:

  • Haurrak: 12 urte arte.
  • Gazteak: 13 urtetik 17 urtera.
  • Helduak: 18 urtetik gora.

Gehiago jakiteko klikatu hementxe. (Begiratu azpiko pdf dokumentuak)

Comments

]]>
Mon, 14 Apr 2008 15:46:23 +0100
Irrika.net http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/04/03/irrikanet http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/04/03/irrikanet Aldizkari berria agertuko da laster: Irrika

irrika

Dagoeneko interneten:

erreportajeak, elkarrizketak, zientzia, teknologia, informatika...

Comments

]]>
Thu, 03 Apr 2008 15:03:14 +0100