Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Ihes betea

geuonenak @ 10:17

Ainarak, 3. D2koak, berandu bada ere, liburu bati buruzko lan hau bidali zigun:

Ihes betea

hitler train trena naziak

 

Werner Lindemann, nobelako protagonista, hamasei urteko alemaniarra da. Urte horretan, Gerra Handiaren ondoren (I. Mundu Gerraren ondoren), Hitlerrek gobernatzen zuen Alemanian hauteskunde batzuk irabazi eta gero. Hitlerrek eta bere jarraitzaileek juduek dena beraientzat nahi zutela esaten zuen, bai hitzaldietan bai harengetan, horren ondorioz, Alemaniako gazte gehienek, eta ez hain gazteek, judutarrei mehatxuz begiratu eta hitz egiten zieten, baita gero eta gehiago iraindu, jo , gorrotatu eta umiliatu ere .

Wernerrek Hamasei urte bete zituen egunean, Hitlerren harenga amaitu ondoren bera eta bere lagun Herman eta beste gazte batzuk billar-aretora joan ziren. Zapatari judutar kopetatsu bati buruz hitz egiten hasi ziren, eskarmentu bat beharko zuela esanez.

Wernerrek ere zapatari ezagutzen zuen eta besteek esaten zutena gizendu zuen, hildako soldaduen arropak eta botak salduz aberasten zela judutar hura asmatu zuen. Werner egunero goiz altxatzen zen eguneroko ariketa fisikoak egiteko. Hegazkin militarren pilotua izan nahi zuen. Hegazkinei buruzko informazioa bilatzen zuen gai honetaz gehiago jakiteko. Pilotua izateko ametsa zuen baina horretarako hamazortzi urte  bete arte itxaron behar zuen.

Wernerren aita Gerra Handian soldadu ibili zen baina arazo bat eduki zuen hanka batean eta etxera bueltatzeko agindu zioten. Wernerrek ez daki istripuaren gertaera xehetasun handirik  baina bere aitaz ez da bat ere harrotzen. Gerra Handiko galtzaileetako bat besterik ez dela uste du.

ihes betea andu anjel lertxundi alberdania

Quex hitlerzale gaztea pelikularen zati bat ikusi ondoren, Werner eta bere lagunak juduaren zapata-dendara joan ziren eta han garagardo botilak hustu eta gero dendaren erakusleihora bota zituzten, denda barrura sartu eta dena  hankaz gora jarri zuten, barruan zegoen bitartean Klaus izeneko gazte batek Daviden izar handi bat margotu zuen betun marroiaz.

Laster hamazazpi urte izango zituen baina lagun taldeko gazteena zen, bizpahiru proba egin behar zituen hamazortzi urte bete baino lehen. Arratsalde horretan Sebastian izeneko judu batekin topatu zen. Ez zuen hamasei urte baino gehiagoko itxurarik. Juduei ezin ziela adina asmatu, deabruari bezala, pentsatzen zuen nobelako protagonistak.

Taldeko lagunek Sebastian zalditegira eraman zuten eta esan zuten ea norbaitek ote zekien zer egin, orduan Hermanek Wernerren eguna zela esan zuen eta berak berehala ulertu zuen berak hartu behar zuela iniziatiba, horregatik berak Sebastiani egiteko esandako gauzak  behartu zuten, umiliatu, jo eta beste astakeria batzuk. Ihes egitea lortu zuen baina egun batzuk geroago urkatua agertu zen zalditegiaren ondoko baso batean .

 Odola beldurra ematen ote zion ala ez jakiteko Wernerren bigarren proba egin behar izan zuen, horrela aurre egin behar izan zion bildots bat hil egiteari. Hori egin ondoren odola pote batean sartu eta judutarren auzora joan ziren, judutarren etxeen atean odolarekin izarrak margotzeko.

Hurrengo goizean poliziak bere etxetik pasatu ziren galdetzeko bera egon bazen auzo horietatik aurreko gauean. Wernerrek egia kontatu zien poliziei, baina odol-pintaketarena ezkutatu zien.

Beraiek izarrekin markatu zuten etxeak gero beste lagun batzuk ibili ziren etxe haiei erasoka.

Egun batean Alderdiaren egoitzara joan zenean errekadu bat egiteko Anderas izeneko soldadu bat ezagutu zuen. Andreas, pilotu izateko, non eman behar zen izena esan zion. Hamazortzi urterekin sartu behar zen pilotu eskolan, baina esan zion izena emateko hamasei urte eduki arren.

Kasu egin zion eta izena ematera joan zen.Izena ematen ari zenean datuak hartzen zion soldaduak bere jaiotza dataren aurrean “J” bat zegoela konturatu zen. “J” hori bera judutarra zela adierazten zuen.

Ez zuen ulertzen zergatik bere gurasoek ez zioten esan bera judua zela. Ezin zuen geratutakoa sinetsi.

Etxera itzuli zenean gurasoak azaldu zioten horren zergatia. Aitak kontatu zion bera adoptatua zela eta adopzioaren zergatiaren xehetasunak.

Wernerrek pentsatzen zuen bera zela gurasoen kezka bakarra, Alemaniarrak zirelako, bera ez.

Amona Erikak bere etxean seguruagoa egongo zela esan zien Wernerri eta bere gurasoei.

Gurasoek aldiro joaten ziren Werner bisitatzera. Egun horietan amona Erika Werner Kurten etxera bidaltzeko planak egiten ari zen.

Kurt Wernerren aitaren lehengusu txikia zen, Triesten, Italian, bizi zen.

Bidaia egiteko pasaporte faltsua eta permeso di soggiornoa lortu zuten.

           Triestenera ailegatzean taberna batera joan zen, han Umberto deitutako gizon bat ezagutu zuen gero Kurten etxera bilatzera abiatu zen. Ez zitzaion asko kostatu, baina ez zegoen inor etxean eta itxaron behar izan zuen. Ordu batzuk geroago agertu zen Kurt eta umoretsu bere etxea eskaini zion.

           Hilabete bat geroago Kurten etxetik abiatu eta ostatu batera joan behar izan zuen, polizia batzuk Kurt atxilotuta eraman zutelako Mussoliniren erregimenaren alde ez zegoelako.

Hilabete batzuk geroago gorputz bat  aurkitu zuten portuko uretan desitxuratuta Kurt zela uste zuten .Tristetik joan behar ziren Musoliniren gobernua Alemaniakoari men-men egiten ari zelako eta juduen kontrako lege bat ateratzekotan zirelako. Parisera joan zen, han bere eskolako irakasle batekin topo egin zuen, bera ere judutarra. Hortik aurrera noiz behin elkarrekin geratzen ari ziren hitz egiteko eta kontatu zion bere familiari gertatutakoa.

Egun batean , Herr Öchler irakasleak, fabore bat eskatu zion, bere lagun batekin Marseillara  joateko. Laguna filosofoa zen.

Marseillara ailegatzean gizon batek Hitler bi egun geroago Parisera iritsiko zela esan zien.

Paris erori berrian, juduen deportazioak hasi ziren, horregatik iheslariak ugaritu ziren.

Marseillan ezagutzen ez zion dendari baten etxean lo egiten zuen eta komentu bateko sotoan gordetzen zuen iheslari talde bat. Han jendeak begi zeharka eta ezker-eskuin begiratzen zuen ezer esan aurretik; gero, ahapeka hitz egiten zuen. Kontaera gehienak zurrumurruak ziren.

Iheslari taldeak mugatik pasatzera laguntzen zuen, beste herrialdeetara joateko batez ere. Otso izeneko soldadua izendatzen zutenean izua eragiten zien laguntzen zituen juduei.

Aldi batean talde bati laguntzen ari zenean mugako guardiak harrapatu zuten eta hor bertan ostikoka hasi ziren, gero txalet baten soto ilun batera eraman zuten. Hiru egun luzatu zen bere kalbarioa.Torturatu zuten berak emandako erantzunak gezurrak zirela uste zutelako. Sinetsi zioten Otso goitizena zuen soldaduak arrazoia eman zionean. Eta Otsok Hermanen ahots bera zuen.

Geroxeago autoan sartu zuten eta Hendaiara eraman zuten. Beste txalet bateko sotoan giltzapetu zuten. Itun bat egin zuten eta horren ondoren buru-talken ibili ziren eta deskuidu batean Werner  Hermanen labana hartu eta ihes egitea lortu zuen.

 

 

LIBURUARI BURUZKO IRITZIA

 

 

 

Asko gustatu zait liburua. Interesgarria iruditu zait judutarrei naziekin gertatu zitzaiena irakurtzea.

Niretzat liburuaren esanahia nagusia hauxe da: egun batetik bestera, zure bizitza  osoa alda daiteke da ideologia baten erruz.

Liburu honen kasuan Werner Alemaniarra izatetik judutarra izatera pasatzen da egun batetik bestera bere guraso biologikoak judutarrak zirelako.

Liburuan zehar agertzen dira pertsona batzuk Wernerri laguntzen diotela, batzuk judutarrak direlako eta beste batzuk erregimenaren kontra zeudelako.

Ikus daiteke baita ere liburu nonetan nola zure lagun onena, ideologia batengatik, zure etsaia bihur daitekeen.

Ez dago erantzunik »

TrackBack URI

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>