Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Anorexia

geuonenak @ 14:03

anorexia bulimia

Epez kanpo bada ere artikulu txukuna ekarri zidan aurreko batean Sandrak (3.B taldekoak). Konparatu nahi baduzue Sandraren artikulua eta batxilergoko ikasle honena.

 

 

ANOREXIA NERBIOSOA


Anorexiak jatorri psikikoa duen gaixotatusan da. Bere ezaugarri nagusia pisua galtzeko asmo irrazionalak eta ilogikoak bultzaturik janaria jateari uztea da.

Anorexia gizarte aberats eta teknologikoki aurreratuen gertatu ohi da. Luxuen ondorio kontsidera daiteke.

Anorexia psikikoa gaixotasun zaila eta konplexua da; bere sorkuntzan eta garapenean ez dutelako ia inolqko pisurik faktore organikoek.  Faktore psikologikoak eta mentalak besterik ez dira ageri..

 

ADIMENA ETA SEXUA

Orokorrean emakumezko gauza da, 100 pertsona anorexikoetatik 95 emakumeak direlako. Ulertzeko beste datu estatistiko bat honakoa da: anorexia gazteek eta 12-25 urte bitarteko emakumeek jasaten dutela gehienbat, arrisku altueneko adinak 14-18 urte bitartean egonik.

 

GAIXOTASUNA SORTZEKO ARRAZOIAK

Maila estatistikoan emakume bat (edo gizonezko bat) jateari utzi eta tamaina horretaraino argaltzera bultzarazten duen arrazoietatik nagusia, norbere buruaren infrabalorazio nabarmena izan ohi da, norbere gorputza ez onartzea eta autoestimua eskasa.

Behar bezala kontrolatu ez den arazo emozionalen bat, familiako edo lagun baten heriotza, maitasun kontuetan edukitako nahigabe edo desenganioren bat edota familiarteko gatazkak, izango lirateke pertsona bat egoera horretara bultza dezaketen faktoreak. Ikuspegi psikologikotik, pertsona horrek bizi dituen angustia eta sufrimendu horiek kanporatzeko modua litzateke anorexia.

Argaltasun-moda, gorputz gazte eta perfektuenganako zaletasuna eta irrika, komunikabideek eta publizitateak etengabe potentziatzen duten irudia, horra hor adoleszente ezegonkor eta oraindik erabat heldu gabea depresio-egoerara eraman ditzaketen beste faktore batzuk.

Anorexia nozitzen duten pertsonen artean, estatistikek diotenez, hirutik bat lehenago obesoak izandakoak dira. Hortik atera daiteke, ondorio gisa, anorexia obesitatearen kontrako erreakzio bezala ere sor daitekeela.

 

SINTOMAK

 

            Bere sintomarik ikusgarriena itxura da; estetikoa, argal-argal jartzen dira anorexiak jota daudenak. Anorexikoak, ez jateko bere irrika horretan, bere gorputzari, tailari eta adinari dagokion pisua baino % 50 gutxiago pisatzeraino irits daitezke.

Aurpegia goizegi zahartu eta zimeldu egiten ohi zaie anorexikoei, itxura tristea dutela.

Larruazala (lehorra eta hotza deshidratazioaren eraginez) bilo fin-fin batez estaltzen zaie eta betazpi urdin-beltzaskak oso nabarmentzen zaizkie.

Gorputz egoerari dagokionez, lehen fasean anorexikoa oso pertsona aktiboa da, eta hori kirola eginez edota ikaragarrizko paseoak edota ibilaldiak eginez bideratzen du. Baina gaixotasunak aurrera egin ahala, hasierako hiper-aktibotasun hura apatia eta axolagabetasun bihurtzen da; ez daukalako beste ezertarako adorerik.

Pertsona anorexikoak ezin du lorik egin normalean eta bestelako depresio-sintomak ere baditu: negarra, tristura, gizartearekiko uzkurtasuna, autoestimu eskasa, emozio-arloko egonkortasunik eza, suminkortasuna eta kontrolatzeko zailtasuna, antsietateaz gain.

Emakume anorexikoei, nutrizio eskasaren eraginez hilekoa desagertu egiten zaie askotan (amenorrea) eta sexu-jarduerarako joera galdu ohi dute.

Gaixo hauek, askotan nahitako gorakoak eduki ohi dituzte, egindako azken jatordua, gorputzak zurgatu baino lehen, kanporatzeko asmoz. Eta gorako hauek oso lagungarriak izaten dira diagnostikoa egiteko. Bulimiak anorexiarekin zerikusi handia du eta.

Erantzun bat »

  1. Que lastima. Ojala que esto desaparezca de nuestra sociedad...

    Hoteles Vigo — 2008-08-13 - 12:58:44 GMT 1

TrackBack URI

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>