Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Ilara

geuonenak @ 17:58

ilara

Gaurko Berria egunkaritik "Ilara" izeneko artikulua kopiatu dut hona. (Baimenik eskatu gabe, egia esan).

Ze testu mota da? Iritzi artikulua? Narrazioa?

Zein da testu honen helburu nagusia?

Egilea: Xabier Etxaniz Rojo (badago gutxienez beste idazle bat Xabier Etxaniz izenarekin: Xabier Etxaniz Erle).

Ilara

Xabier Etxaniz Rojo

Ilara izugarri luzea da iritsi zarenerako. Entzuna zenuen, bai, gero eta atzerritar gehiago iristen dela guregana, baina inoiz ez zenuen pentsatuko hainbeste zirenik. Eta denek paperak nahi dituzte. Paperik gabe ezin bizi, antza. Laster ohartuko dira gizajook paperek ez dutela bizitza samurragoa egiten --esan diozu zeure buruari. Izan ere, kokoteraino baitzaude burokraziaz. Urrunera jo gabe, zu zeu ez zinateke ilara horretan egongo burokrata alu batek paperak nahastu izan ez balitu. Alaba Txinan adoptatu duzu eta etxera iritsi zaretenean paperetan «atzerritar» jarri ez diote ba! Baina Julia Xi txikia ez da, ez, atzerritarra. Zure alaba da eta zeuri dagozkizun eskubide berberak dagozkio berari ere. Funtzionario burugogorrak, ordea, ezin ulertu.

Eta ilara mantso horretan arrotz sentitu zara. Zure azal mendebaldarrak kontraste egiten du atzean zein aurrean dituzun azal beltz eta marroiekin. Arraroa da arrotz sentitzea. Haiek bezalakoa zarela pentsatzen duzu. Haiek, ordea, zera pentsatzen dute, zu ez zarela haiek bezalakoa. Iritzi berekoa da, nonbait, ateko polizia mendebaldarrak, zeren ilaran ikusi zaituenean beste ate batetik sartzeko gonbidapena luzatu baitizu.

Ezetz erantzun diozu, zu beste guztiak bezalakoa zarela.

Harrotasun puntu batez.

Ederki damutu zara zure harrotasunaz eta gonbidapenari ezezkoa eman izanaz. Izan ere, burokrata batek ateak zure aurrean itxi dituenean, zeu izan zara protesta egin duen bakarra.

Ez dago erantzunik »

TrackBack URI

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>