Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Monty Hall problema

geuonenak @ 20:23

Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia izeneko liburuaren 101 kapituluan atzean agertzen den eskema ez dut uste zuzena denik.

monty-hall-problema.jpg

Ez dakit egileak jatorrizko bertsioan txarto jarri zuen, nahita edo nahi gabe, itzultzaileak kale egin duen ala nik ulertu gaizki ulertu dudan baina...

Nire ustez honakoa izan behar luke kapituluaren amaierako eskematxoa:

1.- Ate bat aukeratzeko esan dizute

 

a) Atzean ahuntza duena aukeratu duzu- ez duzu aldatzen – ahuntza irabazi duzu.

b) Atzean ahuntza duena aukeratu duzu- aldatzen duzu – autoa irabazi duzu.

 

c) Atzean ahuntza duena aukeratu duzu- ez duzu aldatzen – ahuntza irabazi duzu.

d) Atzean ahuntza duena aukeratu duzu- aldatzen duzu – autoa irabazi duzu.

 

e) Atzean autoa duena aukeratu duzu- ez duzu aldatzen – autoa irabazi duzu.

f) Atzean autoa duena aukeratu duzu- aldatzen duzu – ahuntza irabazi duzu.

 

Gaztelaniazko Wikipedian, oso ondo dago azalduta: hementxe.

 

Galdera, literatura unibertsaleko liburu ezagun batean gela 101 izeneko gela batek garrantzi handia dauka. Zein da liburua? Nor liburuaren egilea? (Euskarara duela gutxi ekarri du liburu hori Oskar Aranak; itzuli du) [Izenburua, zenbaki bat].

 

 

 

Hona hemen egin berri den edizioaren 331-332 orrialdeetatik ateratako pasartetxo bat:

 

(…)

“Atea ireki egin zen. Ofizialak, keinu txiki batekin, burezurraren antzeko aurpegia zeukan gizona seinalatu zuen.

―101 gelara!― esan zuen.

Auhen ito bat eta ezinegon-hotsak entzun ziren Winstonen ondoan. Gizona lurrera jauzi egina zen eta belauniko zegoen, eskuak bilduta.

―Kamarada! Ofizial jauna! –egin zuen oihu―. Ez daukazu zertan ni leku horretara eraman! Ez al dizut jada dena esan? Beste zer jakin nahi duzu bada? Ez dago ezer aitortu ez dudanik, ezer ez! Esan baino ez duzu zer nahi duzun eta hementxe bertan aitortuko dut. Idatz ezazu eta sinatuko dut, edozer gauza! 101 gelara ez mesedez!

―101 gelara!― esan zuen ofizialak”.

(…)

 

Oraingoz bi erantzun zuzen; Aitor L. (15 puztarri), [nahiz eta egilearen deitura l bakar batez idatzi bi ll idatzi beharrean]. Alatz (10 puztarri)

 

Ez dago erantzunik »

TrackBack URI

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>