Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Historia

geuonenak @ 19:43

Gizarte zientzietan ikasiko duzue noiz hasi zen historia. Hona hemen euskal idazle-musikari baten ikuspegia:

HISTORIA

        Xabier Montoia, 1981



Batzuentzat

Jesukristo gurutzera

(lapurren artean)

igo zenean,

hasten da historia.

Beste batzuentzat, aldiz,

Leninek —txapela kenduz—

«Botere osoa sovieterako»

deiadar egin zuenean,

Finlandiako geltokian.

Niretzat

David Bowiek ilea moztu zuen

egunean.

 

(Poesiari lekutxo bat egin behar blog honetan) ((Hau poesia ote??))

David Bowie ez baduzue oraindik ezagutzen, hona bideotxo bat:

Ez dago erantzunik »

TrackBack URI

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>