Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Inauteriak

geuonenak @ 12:20

inauteria joareak zanpantzarrak

Garai hauetan hirietan ospatzen diren inauteriak eta gure arbasoek ospatzen zituztenak ez dira oso berdintsuak.

Neguari lotuta daude bai gure arbasoek bai guk ospatzen ditugunak. Hortik aurrera, antzineko elementu gutxi gorde dira.

Nafarroako herri txiki batzuetan, ordea, antzineko elementu gehiago gorde dira. Gure arbasoek ondo pasatzeko zer egiten zuten imajinatu nahi baduzue, zoazte horrelako herri txiki batera: Ituren, Zubieta, Lantz, Altsasu...

inauteriak zanpantzarrak joareak

Gehiago irakurri nahi baduzue, klikatu hemen.

inauteriak ilarduia egino andoin

Galdera. Eman ezazu euskal inauteriei buruzko ikerketak egin dituen antropologo baten izena.

Erantzunak(2) »

  1. Erantzuna: Henrike Altuna. Gai honekin dokumentala egin du: Puskak.

    Alatz — 2008-02-12 - 09:08:16 GMT 1

  2. Sentitzen dut, Alatz, interneten begiratu dut eta aipatzen duzun Henrike Altuna hori ezer baino lehen zinemagilea duzu.

    Puskak izeneko dokumentala egin du, Euskal Herriko hainbat tokitako inauteri klasikoen irudiak nahastuz. Ez dut dokumental hori ikusteko aukerarik izan baina berria.info (euskara hutsez egindako egunkariaren webgunean) irakurri dut 30 ordu grabatu eta aukeraketa lan gogorra egin behar izan zuela inauterietako irudirik onenak eskaintzeko.

    http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2007-02-06&orria=052&kont=006

    Artikulu horretan Euskal Herriko inauteriak Europako beste zenbait tokitan egiten diren antzekoak direla esaten zen.
    Horrelako "bat etortzeak" aztertzen eta azaltzen ibiltzen dira etnografoak eta antropologoak.

    Gorka Azk — 2008-02-12 - 09:18:24 GMT 1

TrackBack URI

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>