Daniel TAMMET
Daniel TAMMET


Askok jakin nahi lukete zein den munduko gizonik azkarrena. Emakume bat izango da ziur aski, eta bere inteligentzia inork gutxik ezagutuko du.
Inteligentzia neurtzeko egin ziren saioek, XX. mendean, erakutsi zuten oso zaila dela inteligentzia neurtzea. Oso gauza zabala da inteligentzia test sinple batzuekin neurtzeko… Lehenengo inteligentzia zer den erabaki eta definitu behar da, neurtzeko. Test horiek alderantziz egiten zuten. Inteligentzia test haiek neurtzen zutena omen zen…
Mendeetan zehar oso azkarrak izan diren pertsonak egon dira. Arkimedes edo Einstein oso azkarrak zirela inork ez du zalantzan jarriko. Baina Einstein, musikarekin ez zen Mozart fisikarekin baino hobea…
XXI. mendean, batzuen ustez, inoiz topatu den burmuinik bereziena Daniel TAMMETena da. Mutil horrek txikitan hainbat arazo izan zituen. Normala ez zela pentsatu zuten, atzeratua zela pentsatu zuten batzuk. Ba omen zuen bai epilepsiarik baita autismorik ere, horixe izan zen diagnostikoa. Beste ume batzuentzat erraza zena berarentzat ezinezkoa, autobusez ibiltzea, esaterako. Sinestesia ere bazuela antzeman zuten. (Batzuentzat sinestesia arazoa edo problema larria da, beste batzuentzat, ordea, abantaila). Hogeita bost urte zituenean autismoa ez zeukala ebatzi zuten, Asperger baizik.
Denborarekin, baina, Daniel Tammet ospetsu bilakatu da. Munduko hainbat unibertsitatek berarekin egin nahi dute lan, bera ikertu nahi dute, (Cambidge-koek izan dituzte aukera onenak). Izan ere, munduan beste inork gutxik bezala, Daniel Tammetek matematikak eta hizkuntzak ulertzeko bere biziko ahalmena erakutsi du. Esaterako, pi zenbakiaren hogeita bi milatik gora hamarrenak gogora zezakeela erakutsi zuen behin, Europako errekorra ezarri zuen. Beste behin, hizkuntza natural bat astebetean ikas zezakeela frogatu zuen.
Oso azkartzat hartzen diren pertsonen emaitzak berrogei edo ehun aldiz hobetu izan ditu. Pertsona arruntentzat pentsaezinak diren kalkuluak eta ikasketak burutu ditu.
![]()
Pi zenbakiaz gehiago jakiteko: hemen edo hemen edo hemen edo hemen edo hemen
1. Galdera: dakizuenez pi zenbaki horren hamarrenak infinituraino hedatzen dira... Goiko irudian ikus daitekeenez gertatzen da batzuetan hamarrenak errepikatzea, goian, eskuinean, esaterako 33 ikus daiteke. Hobeto begiratzen baduzu, eta luzeago, ikusiko dituzu 555 edo 0000... Matematikari batek galdetu zuen ea posible ote zen elkarren ondoan zero zifra mila aldiz errepikatzea ala zifrak erabat nahasturik agertzen direnenez, elkarren ondoan, infinituan, mila aldiz zero aurkitzea ezinezkoa ote zen...
Zer uste duzu? Zergatik?
2. Galdera: Hau errazagoa.
Pi zenbakiarekin segida infinitua egingo bagenu: 1pi, 2pi, 3pi, 4pi... npi... Egongo litzateke segida infinitu horretan n bat non npi biderketa zenbaki osoa eman?
Oraingoz Aitor L. bakarrik saiatu da asmatzen. Erdizka lortu du baina 10 puztarri berarentzat.


Zabaldu
del.icio.us
Zelako mutila,seguruenik matematiko oso hona dela eta.
yeray — 2008-01-18 - 16:17:12 GMT 1