Egunerokoa

Elik,2.B-koak eskola ariketa bezala honako idazlana ekarri digu:
2007 abenduaren 7an
Begoren etxera joan ginen Lander, Maria, Alazne eta laurok. Sukarrietako bideoa ikusten aritu ginen.
Bideoa amaitu zenean: Lander, Bego, Maria eta Alazne joan ziren logela batera high school musical 2. pelikula ikustera.
Ni beste logela batean geratu nintzen MSGan konektatuta, eta nire lagun on batekin hitz egin nuen ordu bat eta erdiz gutxi gorabehera.
Deskonektatu zenean beste mutiko bat hasi zitzaidan hitz egiten. Nor ote zen ez neukan ideiarik ere.
Azkenean esan zidan nongoa zen eta Sevillakoa zela eta 15 urte zituela. Oso jatorra, polita eta alaia da. Niri pertsona oso zabala iruditzen zait.
Lagun onak egin gara eta ia egunero hitz egiten dugu elkarrekin.
Oso egun ona pasa nuen.



Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
TrackBack URI
Erantzun bat idatzi