Non hitz egiten zen euskaraz?

Duela mila bat urte edo bi mila urte non hitz egiten zen euskaraz jakitea ez da batere erraza. Garai horietako idazki gutxi daude…
Topatu diren dokumentu gehienak latinez baldin baleude, horrek frogatuko luke inguru horietan latina nagusi zela?
Latinez idatzitako dokumentuetan testu nagusia latinez baina leku-izenak eta pertsona izenak beste hizkuntzaren batean idatzirik egongo balira, zer ondorio atera genezake?
Nondik ateratzen dira leku-izenik zaharrenak?
Hurrengo galdera. (Eta beharbada Gabonen aurretik azkena).
Ezetz topatu Euskal Herritik kanpoko bost euskal toponimo edo leku izen.
Azalpena. Esate baterako Billabona eta Segura ez dira euskal toponimoak. Bi leku-izen horietan agertzen diren hitzak (Villa+bona, Segura) ez dira euskal hitzak. Horrek ez du esan nahi, jakina, Billabona edo Segura euskal herriak ez direnik. Baina erakusten du euskararekin batera beste hizkuntzaren bat bazegoela leku-izen horiek asmatu zirenean?
Topatuko bagenitu euskal leku-izen zaharrak Errioxan edo Erdialdeko Pirinioetan, ze ondorio atera liteke datu horietatik?


Zabaldu
del.icio.us
Ikasle batzuk galdera eta artikulua ez dela behar bezala ulertzen adierazi eta gero, beste adibide bat ipintzea erabaki dut:
Demagun leku izen hauek topatu ditugula munduko lurralde batean: Los Ángeles, San Francisco, Nevada, Arizona, Long Beach, San Diego, Hollywood, Reno, Las Vegas, Tucson, Utah, Phoenix...
Leku-izen horiek zer erakusten digute lurralde horretako hizkuntzei buruz?
Gorka Azkarate Zubiaur — 2007-12-19 - 15:46:13 GMT 1
Leku batzuetan adb:Nevada ezaten digu elur eta hotz asko egiten duela. Lurralde bakoitzean batzutan izena asko esaten digu. Nire herria Celada del Camino deitzen da eta bide asko daude eta errepide as¡ko ere herri barruan
eneko villanueva — 2007-12-19 - 16:43:21 GMT 1
Oraingoz ikasle bakar batek asmatu du artikulu honetan dagoen galdera: Alatzek.
Gorka Azkarate Zubiaur — 2007-12-21 - 18:34:16 GMT 1