Iritzi artikuluak: ETORKINAK.

Hona hemen aspaldi honetan formatu elektronikoa idatzi dituzuen zenbait iritzi artikulu. Irakasleak itxura orrazketa besterik ez du egin. Artikuluetan agertzen diren iritziak ikasleenak dira. DBH 3. mailako taldeko ikasleenak: Oihane, Nerea, Sandra eta Aitor L. Lau ikaslek bakarrik ekarri zidaten iritzi artikulua formatu elektronikoan.
DBH 3.B taldeko Oihanek honako artikulua idatzi zuen:
ETORKINAK ESPAINIAN
Oihane 3.B
Jendeak etorkinei buruz iritzi desberdinak ditu. Batzuk esaten dute etorkinak Espainiara etortzen direla guri dirua kentzera eta lapurreta egitera, beste batzuk ordea, lana aurkitzera gero bere familia mantentzeko.
Iritzi horiek oso desberdinak dira, baina biak egia esaten dute. Etorkin batzuk txalupetan etortzen dira, baina beste batzuek hiltzen dira ahaleginean. Gehienak, Kanariar Uharteetan lehorteratu egiten dira. Gurutze Gorrikoak zaindu eta sendatzen dituzte, batzuk Espainian geratzen dira, beste batzuk bere herrialdetara atzera bidaltzen dituzte.
Egon dira arrazismo kasu asko, arrazista den jendea etorkinak hiltzen dituzte beste herrialdetakoak direlako. Nik hori txarto ikusten dut, zeren arrazistak ez dute ikusten etorkinak pasatzen ari dutena: morroitzat hartzen dituzte lan egiteko, lan egiten eta ezer gutxi kobratzen, etab.

Argazki honetan ikusten da etorkin bat kalean CD-ak eta gerrikoak saltzen.
Etorkinak bere herrialdera berriro joateko, pasaportea behar dute, eta izugarrizko ilarak egin behar dituzte dokumentuak eskuratzeko. Batzuk ezin dute, ez dutelako lanik egiten eta beste batzuk suertez lortzen dute.
Esan nahi dudana, etorkinak ez direla guk ikusten ditugun bezala, batzuk ondo egiten dute bere bizimodua.
Oihane 3.B
*Irakaslearen zuzenketak axaleko forma orrazketa xume bat egitera mugatu dira. Artikulu hauetan agertzen diren datu oker eta bitxikeria horiek guztiak adierazten baditu ikasleak, edukiaren mamian arazotxo bat badagoela ikusiko du edozein irakurle helduk... (Hala espero du irakasle honek!)
_______________________________
ETORKINAK
Sandra
3. DBHko ikaslea
Espainian immigrazioa 1990. urtetik dago*, eta informazioek esaten dutenari jarraituz Espainiaren populazioaren %9,93 etorkinak dira. 2000. urtean Espainiak izan zuen etorkinen tasarik handiena.
Etorkinen egoera ez da oso ona. Haien herrietan ez dute bizimodu on bat zeren eta ez daukate ez medikurik, ez dirurik ezta lanik ere. Haiei esaten diete Espainian oso erraza dela lan bat edukitzea eta oso bizimodu ona edukitzea, baina askotan ez da horrela eta batzuetan ez da hain erraza lana aurkitzea. Haiek etortzen dira eta ez dute lana aurkitzen, orduan hau egiten dute: lan asko diru gutxiaren truke. Baina delikuentzia egitera etortzen diren etorkin batzuk ere badaude.
Nire ustez etorkin asko etortzen dira Espainiara baina bere arrazoiak dituzte. Batzuk etortzen dira eta ez dute aurkitzen lanik eta bizimodu hobea ez dute izaten eta kalean bizi behar izaten dute.
Nik hauxe egingo nuke: bere herrira itzularazi denak eta gero han ospitaleak, etxeak eta eraikinak sortu bizi-iraupen hobea izateko. Baina estatuek ez dute hori egiten, hauxe baizik: bere herrira bueltatu eta kitto. Horrekin arazoa konpondutzat eman. Nire ustez politikariek ez dute ezer egiten zeren eta ez dute gastatu nahi dirua han eraikinak egiten.
Duela urte asko guk kendu genuen Afrikako mehategien balore ekonomiko guztia eta orain lagundu beharko genieke beraiei zeren eta ezin dugu utzi jendeari baldintza horietan bizitzen, osasunik, janaririk eta lanik gabe.
*Irakaslearen zuzenketak axaleko forma orrazketa xume bat egitera mugatu dira. Artikulu hauetan agertzen diren datu oker eta bitxikeria horiek guztiak adierazten baditu ikasleak, edukiaren mamian arazotxo bat badagoela ikusiko du edozein irakurle helduk... (Hala espero du irakasle honek!)
_______________________________
ETORKINAK
Aitor L.
Gure herrialdera, azken urte hauetan, etorkin asko iritsi dira. Gehienak, guztiak ez esateagatik, afrikarrak izan dira eta ez naiz harritzen. Afrikarrek dituzten baldintzak oso gogorrak dira hemen dauzkagunekin konparatuta.
Baina nire ustez ez dute bere herrialdea utzi behar. Bi arrazoirengatik: Lehenengoa, bidaiaren baldintzak oso gogorrak dira eta asko eta asko hiltzen dira bidaian. Bigarrena, onik ateratzen diren gehienak poliziak harrapatzen ditu eta berriro bere herrialdera bueltatzen dituzte (itsasontziz edo hegazkinez), eta pasatzea lortzen dutenak paperik gabe izango dira eta oso zaila izango da haientzat lana, etxea, janaria,etab. lortzea. Bestaldetik, gure herrialderako ere txarra da hainbeste etorkin etortzea, pasatzen duten guztietatik portzentaje handia lana ez aurkitzean legez kanpo geratzen dira eta “negozioetara” dedikatzen dira, eta hori txarra da guztiontzako.
Beraz bidaia hasten dutenetatik, oso portzentaje txikiak lortzen du lan dezentea, etxe bat eta gutxi gorabehera ondo bizitzea. Horregatik uste dut garbi utzi dudala migrazioa txarra dela espainiarrentzat nahiz etorkinentzat.
*Irakaslearen zuzenketak axaleko forma orrazketa xume bat egitera mugatu dira. Artikulu hauetan agertzen diren datu oker eta bitxikeria horiek guztiak adierazten baditu ikasleak, edukiaren mamian arazotxo bat badagoela ikusiko du edozein irakurle helduk... (Hala espero du irakasle honek!)
_______________________________
ETORKINAK GURE HERRIAN
Gero eta etorkin gehiago daude baina, zer egin?.Gai honetaz hitz egingo bagenu irizpide ezberdinak aurkituko genituzke. Pertsona batzuk pentsatzen dute etorri eta berriro haien herrietara bidali behar ditugula, baina beste pertsona batzuk pentsatzen dute etorkinei oportunitate bat eman behar diegula.
Gai honetaz hitz egin ahal da ordu luzeetan, gero eta gehiago hitz egin eta nabarituko genuke azkenean irizpide ezberdinak izanda gure pentsamenduak lotuko genituzkeela.
Nire ustez pertsona horiek etortzen dira hemen bizimodu hobea edukitzeko, eta momentu batean pentsatuta zer egingo genukeen guk bere egoeran egongo bagina?
Oso tristea da pentsatzea haien bizitza arriskatzen dutela hona etortzeko, baina hona etorriko ez balira gosez hilko lirateke. Ume txikiak ere etortzen dira eta normalean hiltzen dira, baina zergatik etortzen dira hona? Ez haien herrialdeak txiro direlako,baizik eta haien gobernadore edo erregeak ez dietelako ezer ematen. Han zerbitzuak ez daude ia garaturik eta 1.sektorea da garrantzitsuena, horrengandik ere ez dute ia dirurik.
Nerea 3.B.
*Irakaslearen zuzenketak axaleko forma orrazketa xume bat egitera mugatu dira. Artikulu hauetan agertzen diren datu oker eta bitxikeria horiek guztiak adierazten baditu ikasleak, edukiaren mamian arazotxo bat badagoela ikusiko du edozein irakurle helduk... (Hala espero du irakasle honek!)



Zabaldu
del.icio.us
http://www.berria.info/paperekoa/iritzia/2006-02-12/007/017/Kaioak.htm
gorka — 2009-04-11 - 12:17:52 GMT 1