Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Nork, zer, non, noiz zergatik?

geuonenak @ 19:56

Hurrengo galdera hauxe da: Nork egin zuen Biblia osoaren lehenengo itzulpena. Nongoa zen? Noiz argitaratu zen?

Babel Dorrea Biblia Jenesa Hasiera liburua Genesia munduko hizkuntzak Jainkoa zigorra

Babeleko dorrea edo zergatik dago hainbeste hizkuntza munduan.

Ondoko argazkietan Biblia horren edizio modernoago baten Hasierako liburuaren XI kapitulua. Babeleko Dorrearen 9 txatalak.

Bibliaren Hasieako Liburua Jenesa Genesia XI. kapitulua

Ondoko argazkietan Biblia horren edizio modernoago baten Hasierako liburuaren XI kapitulua. Babeleko Dorrearen 9 txatalak.

 

Lehenengo galderak bi erantzun (zuzen) besterik ez zuen izan. Erantzuna, baina, begi bistakoa zen. Mapan bertan, beheko aldean eta ezkerretan galdetzen zen guztiaren erantzuna ikus daiteke begirada zorrotza izanez gero… Oraingoz, Nereak 15 puztarri, (lehenengoa izateagatik erantzun zuzena ematen) eta Pablok 10 puztarri (berandutxo bada ere erantzun zuzen-zuzena ere lortu duelako).

 

 

[Laguntza, itzultzaile horren ofizioa: kapitaina. Bernardo Atxagak bere Etiopia izeneko liburuan (Etiopia, ez utopia) aipatu zuen itzulpen hau eta itzulpengilearen deitura]

 

Erantzunak(2) »

  1. juan perez lazarraga, 1564-1567 urteen artean egin zuen. Ez dakigu non argitaratu zuen.

    oihane martin — 2007-11-17 - 15:27:07 GMT 1

  2. Oihanek eman duen erantzuna ez da zuzena. Dena den, erantzuna ez zen hemen idatzi behar. Irakasleari ahalik eta modu diskretoen papertxo batean idazteko eskatzen zen.

    Oraingoz bakar-bakarrik bi ikaslek asmatu dute honen erantzuna. Lehenengoa Alatz (15 puztarri), bigarrena Pablo (10 puztarri).

    [Oraingoz Nereak eta Alatzek hamabosna puztarri eskuratu dituzte eta Pablok hogei].

    gorka — 2007-11-22 - 12:35:39 GMT 1

TrackBack URI

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>