Birusak ez dira guk uste genuena
3.B taldeko Nereak ez du gai erraz-erraza aukeratu (gehienok egin duzuen bezala, alfer alaenak!!!). Nerea saiatu da zientzietako gaia erabiltzen. Horretarako artikulu hau erabili du oinarri bezala...
BIRUS GUZTIAK EZ DIRA KALTEGARRIAK
Birusek ospe txarra dute biologian medikuntzan eta informatikan. Baina batzuk behar-beharrezkoak ditugu, ezinbestekoak. Jendeak hobeto ezagutuko balitu ez lukete hain fama txarra edukiko.
Zientzialariak, orain, ari dira ikertzen birusak ea biziaren jatorria ote diren, izan ere, zelularen oinarria baitira. Birusak izaki sinpleak dira, ez dira gai bakarrik ugaltzeko, horregatik, batzuentzat, birusak ez dira bizidunak; bizidun baten barruan ez badaude inerteak dira.

Birusek, ugaltzeko, zelula baten barruan sartu behar dira. Zelulen osagaiak erabiltzen dituzte material genetikoa eta kapsidea egiteko; horrela birus berriak sortzen dira zelula baten barruan. Prozesu horietako batzuk kaltegarriak dira birusari ostatu ematen dion organismoarentzat. Horrelako organismoa infektatu dagoela esaten da birusa sartu bazaio eta organismo bizidunei arazo hori gainditzeko modua asmatzen ari dira medikuntzako ikerlariek.
Birusak izaki oso sinpleak dira eta miresgarria da hain osagai gutxiekin aurrera egitea. Bizidunen zuhaitz genealogikoaren sustraiak direla esan daiteke. Haien material genetikoa RNA da.
![]()
Beste birus batzuk DNA dute baina DNA hori 4 base edo oinarriz osatuta dago. Birusek uraziloa dute timinaren ordez eta hori da RNAren eta DNAaren desberdintasunetako bat.
Eboluzioan parte hartze garrantzitsua izan zutela dirudi. Hasieran, badirudi zelula bakarra genuela, birus baten infekzioagatik organismo zelulabakar batetik sortu zen lehenengo zelula eukariotoa.

Gure geneetako askok birusek utzi zuten arrastoak dira, horregatik, birusak ezinbestekoak izan dira izaki bizidunen bilakaeran; gizakiaren eboluzioan.
Birusen aurka ondo jokatu zuten organismo batzuk iraun dute eta beste batzuk galdu egin dira bidetik birusen erasoengatik.
Birusek eragin handia dute infektatzen dituzten organismoengan. Izan duten eraginaren ondorioz enbrioia eta immunologia sistemek funtzionamendu normala dute. Bizitzaren prozesu zail horiek ez lukete aurrera egin izango birusen parte hartzerik gabe.

Harrigarria izan liteke, baina egia da birusek hainbat gaisotasunetatik babesten gaituztela. Birus gutxi batzuk patogenoak dira, gaisotasunaren sortzaileak, baina beste askotan, onuragarriak dira “gure etsaien etsaiak” birusak direla ez da esaldi okerra.
Ikertzaileak nola erabili ahal diren aztertzen ari dira etengabe. Tratamenduetan dagoeneko hasi dira erabiltzen, antibiotikoen ordez, minbiziaren aurka… Parbobirusek ez dira kaltegarriak baina tumore zelulak suntsitzeko gai dira. Zientzilariei nola erabili jakitea besterik ez zaie falta.
Zelula baten gene arrotz bat txertatu nahi dutenean birusak erabiltzen dute genea garraiatzeko eta txertatu ahal izateko. Zenbat eta gehiago ikertu, orduan eta onura gehiago aurkitzen dituzte birusengan.
Zer izango da topatzen duten hurrengoa?



Zabaldu
del.icio.us
oso interesgarria iruditu zait artikulu hau! eta nire ustez zorionak eman behar diot nereari! zorionak nerea!!!
pablo — 2007-10-26 - 14:49:16 GMT 1