Migrazio mugimenduak
Oihane, 3.B taldekoak, laster etorriko diren iritzi artikuluekin, gaiaren aldetik, bat etor liteke artikulu baten laburpena ekarri digu hona. Bere laburpena hiru.com webgunetik jaitsi duen artikulu batena da. Jatorrizkoa artikulua, osorik, hementxe.
Migrazio-mugimenduak
Migrazioak giza historiaren garapenaren parte dira.
MIGRAZIOA
Aldaketa hau nazioaren barruko mugetan ematen bada, barne-migrazioaz hitz egiten da. Mugimendua beste herrialde batera bada, nazioarteko migraziotzat hartzen da.

Migrazioen kausak
· Barneko migrazioak behar ekonomikoak dute sorburu, gehienetan.
· Kanpoko migrazioek edo nazioarteko migrazioek kausa ezberdinak dituzte:
- Behar ekonomikoak: txirotasunak pertsonak beste leku batzuetan lana bilatzera behartzen ditu.
- Gudak: borrokatzen ez duen populazioaren parte bat gudetatik ihes egiten saiatzen da eta beste herrialde batzuetan bilatzen du babesa.
- Jazarpenak: izaera politiko, erlijioso edo arrazagatik izan daitezke.
- Behartutako migrazioak: XVI eta XIX. mendeetan zehar esklabo moduan Amerikara eramanak izan ziren afrikarren kasua da, esate baterako.

GAUR EGUNGO MIGRAZIOAK
Gaur egungo munduko fluxu migratorioak oso biziak dira; hegoalde ekonomikotik datoz (azpigaratutako herrietatik) eta ekonomikoki garatuago dauden herrialdetara zuzentzen dira.

www.hiru.com webgunetik laburtua.



Zabaldu
del.icio.us
Artikulu hau hurrengo lanerako, etorkinei buruzko iritzi artikulua idazteko, egokia izan daiteke abiapuntu legez.
Hementxe aipatzen diren kontuekin ondorio batzuk atera eta iritzi artikulua idaz dezakegu.
Gorka — 2007-10-24 - 14:42:55 GMT 1
kaixo gorka!!
zelan zaude?ibai naiz gogoratzen?
aurten blogak ikusten ari gara eta nik bat egin dut beno espero dut zeuk ondo egotea eta ea noiz bait ikusten garen beno ikusi arte muxu pila IbAi MoRaLeS
IBAI MORALES — 2009-03-31 - 14:31:40 GMT 1