Ozono geruzaren berri onak
3B taldeko Noeliak zientzia.net gunetik honako artikulu hau irakurri eta laburtu egin du. Irakaslearen ustez laburpen hau hobeto egiterik bazegoen ("moztu-atxeki" teknika gutxiago erabilita, esaterako) baina, tira, ez diogu oraingoan GUTXIEGI ipiniko.
BERRI ONAK OZONO-GERUZAZ
(Zientzia.net webgunetik izen bereko artikuluaren LABURPENA. 3.Bko Noeliak egina).
Hil honetan bete dira 20 urte 29 herrialdek “Montrealgo Protokoloa” sinatu zutela. Hitzeman zuten herrialdek eta beste 162 herrialdek ere hartu dute konpromisoa. Eragina nabaria dela dirudi: azken ikerketaren arabera, ozono-geruza bere onera etortzen ari da.
Ozono geruza estratosferan dago. Haizeen, urte-sasoiaren eta beste faktore batzuen arabera, leku batzuetan besteetan baino meheagoa da. Gainera, mehetu da giza jarduerak atmosfera isuritako gas batzuen eraginez. Zulatzeraino mehetu da, baina badirudi zuloa ixten ari dela.
Ozono-geruzarik gabeko kalteak
UVB erradiazioa, larruazaleko minbizia eta erredura larriak eragin dezake. Horrez gain begiei ere egiten die kalte eta immunologia sistema ahultzen du.UVB erradiazioek zelulen DNAn eragiten dute; ondorioz, zelulek, ugaltzean akatsak izaten dituzte eta minbizia sortzen da. Baina beste bizidunengan, landareetan eta uretako ekosistemetan ere, kalteak eragiten ditu.
Hitza eman eta bete
Kloroa eta bromoa duten gasek estratosferako ozonoa suntsitzen dutela frogatu zuten 1970an , eta gas horiek gizakia sortzen zituen. Gas horiek ere areagotzen dute berotegi efektua.
Azkenean, 1978ko irailean, 29 herrialdek “Montrealgo Protokoloa” sinatu zuten; ozono-geruzarentzat kaltegarriak ziren gas horiek ez erabiltzea hitzeman zuten.
Geroztik, hainbat berrikuspen izan ditu protokoloak, eta beste herrialde askok ere sinatu dute. Ikertzaileak, uste dute mende honen erdirako erabat osatuko dela “Montrealgo Protokoloa” betetzen bada.


Irudia Zientza.net-etik, eta azken batean, NASA erakundetik. Antartikaren gaineko ozono-zuloa, 2006ko irailean.


Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
TrackBack URI
Erantzun bat idatzi