Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Gizakia desagertuko balitz

geuonenak @ 13:35

New York hiria

Maitanek, 3D1 taldekoak zientzia.net-ean begiratu eha honako artikulu hau laburtu digu...

Gizakia desagertuko balitz...(laburpena)

 

Planeta osoan gehien hedatu den espeziea gizakia dela gogorazten du Holmesek. Espezierik inbaditzaileena gara.

Giza jardueraren eraginez, basoak soildu dira, basamortuak handitu, akuiferoak agortu, espezie basatiak galdu...

Holmesen esanean, elektrizitate-gabezia izango litzateke gizakia desagertzearen lehenengo ondorioa. Gizakiak desagertu eta 24-48 ordura, mapan hutsuneak agertzen hasiko lirateke, zentral elektrikoak erregairik gabe geratuko bailirateke.

Eraikinak, zubiak... erortzen hasiko lirateke mantentze-lanik inork ez egiteagatik. Baina, zentral nuklearretan mantentze lanik ez egotea izango litzateke larriena. Zentralak bero asko askatzen dute eta erreaktoreak uraren bidez hoztu behar dira. Ura lurrundu eta agortu ahala, erreaktoreak urtu egingo lirateke.

Antzekoa gerta liteke beste leku batzuetan. Klima, jatorrizko ekosistemak oinarriraino daude kaltetuta... Eta, zenbait kasutan ezinezkoa izango litzateke gizakiak aldatu aurretik zegoen orekara itzultzea.

Etxekotutako landare eta animalien oinordekoak, berriz, ekosistema basatietan sortuko lirateke.

Bai pestizidak bai bestelako gai kimikoak ingurumenetik desagertzen joango lirateke, baina alde handia dago batetik bestera erabat desagertu edo neutralizatzeko. Itsasoan ere antzemango litzateke giza jarduera amaitu dela, eta luze baino lehen bere onera etorriko lirateke munduko itsasoak.

Faktore guztiak aintzat hartuta, ehun mila urte barru estralurtarrak lurrera etorriko balira, ez lukete gizakiaren arrasto nabarmenik ikusiko. Ikertzen hasiko balira, ordea, aztarnak, eskeletoak...etb. aurkituko lituzkete. Baina ordurako lurrak ahaztuta izango gintuzke.

Erantzun bat »

  1. Gizakia nire ustez hurrengo gudua(gerra) izango da ura-gatik eta horrekin desargertuko da gizakia. Eta ez Maitane esan duena,elektrizitateagatik! hauxe da nire iritzia!

    Agur bero bat.

    Pablo.

    pablo — 2007-10-19 - 15:28:46 GMT 1

TrackBack URI

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>