Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Euskalkien mapa 1999 Koldo Zuazo

Euskalkien mapa 1999 Koldo Zuazo

XX. mendean ahozko transmisioarekin belaunaldiz belaunaldi guraso edo aiton-amenen ahoetatik gaztetxoen ahoetara bizirik igaro zen hizkera ez zen berdin-berdina Euskal Herriko lurralde guztietan. Leku batetik bestera bazegoen hitz egiteko eran aldaketarik... Koldo Zuazo irakasleak bizirik zeuden hizkerak aztertu eta haien arteko aldaketak modu sistematiko batean sailkatu zituen. Aldaera esanguratsuenak hautatu eta azkenik honako mapa hau prestatu zuen. Iparralde eta hegoaldeko hizkeren artean topatu zituen aldaketa gehien eta esanguratsuen.