Ihes betea
Ainarak, 3. D2koak, berandu bada ere, liburu bati buruzko lan hau bidali zigun:

Werner Lindemann, nobelako protagonista, hamasei urteko alemaniarra da. Urte horretan, Gerra Handiaren ondoren (I. Mundu Gerraren ondoren), Hitlerrek gobernatzen zuen Alemanian hauteskunde batzuk irabazi eta gero. Hitlerrek eta bere jarraitzaileek juduek dena beraientzat nahi zutela esaten zuen, bai hitzaldietan bai harengetan, horren ondorioz, Alemaniako gazte gehienek, eta ez hain gazteek, judutarrei mehatxuz begiratu eta hitz egiten zieten, baita gero eta gehiago iraindu, jo , gorrotatu eta umiliatu ere .
Wernerrek Hamasei urte bete zituen egunean, Hitlerren harenga amaitu ondoren bera eta bere lagun Herman eta beste gazte batzuk billar-aretora joan ziren. Zapatari judutar kopetatsu bati buruz hitz egiten hasi ziren, eskarmentu bat beharko zuela esanez.
Wernerrek ere zapatari ezagutzen zuen eta besteek esaten zutena gizendu zuen, hildako soldaduen arropak eta botak salduz aberasten zela judutar hura asmatu zuen. Werner egunero goiz altxatzen zen eguneroko ariketa fisikoak egiteko. Hegazkin militarren pilotua izan nahi zuen. Hegazkinei buruzko informazioa bilatzen zuen gai honetaz gehiago jakiteko. Pilotua izateko ametsa zuen baina horretarako hamazortzi urte bete arte itxaron behar zuen.
Wernerren aita Gerra Handian soldadu ibili zen baina arazo bat eduki zuen hanka batean eta etxera bueltatzeko agindu zioten. Wernerrek ez daki istripuaren gertaera xehetasun handirik baina bere aitaz ez da bat ere harrotzen. Gerra Handiko galtzaileetako bat besterik ez dela uste du.



Zabaldu
del.icio.us