Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Ikasturte berria, blog berria

geuonenak — 2009-10-12 GTM 1 @ 10:06

Norbait blog honetan sartu bada, aspaldian geldirik dagoela ikusiko du.

Beste blog batekin gabiltza orain. Blog honen jarraipena edo.

http://bihardaberandu.wordpress.com

Ihes betea

geuonenak — 2008-07-01 GTM 1 @ 10:17

Ainarak, 3. D2koak, berandu bada ere, liburu bati buruzko lan hau bidali zigun:

Ihes betea

hitler train trena naziak

 

Werner Lindemann, nobelako protagonista, hamasei urteko alemaniarra da. Urte horretan, Gerra Handiaren ondoren (I. Mundu Gerraren ondoren), Hitlerrek gobernatzen zuen Alemanian hauteskunde batzuk irabazi eta gero. Hitlerrek eta bere jarraitzaileek juduek dena beraientzat nahi zutela esaten zuen, bai hitzaldietan bai harengetan, horren ondorioz, Alemaniako gazte gehienek, eta ez hain gazteek, judutarrei mehatxuz begiratu eta hitz egiten zieten, baita gero eta gehiago iraindu, jo , gorrotatu eta umiliatu ere .

Wernerrek Hamasei urte bete zituen egunean, Hitlerren harenga amaitu ondoren bera eta bere lagun Herman eta beste gazte batzuk billar-aretora joan ziren. Zapatari judutar kopetatsu bati buruz hitz egiten hasi ziren, eskarmentu bat beharko zuela esanez.

Wernerrek ere zapatari ezagutzen zuen eta besteek esaten zutena gizendu zuen, hildako soldaduen arropak eta botak salduz aberasten zela judutar hura asmatu zuen. Werner egunero goiz altxatzen zen eguneroko ariketa fisikoak egiteko. Hegazkin militarren pilotua izan nahi zuen. Hegazkinei buruzko informazioa bilatzen zuen gai honetaz gehiago jakiteko. Pilotua izateko ametsa zuen baina horretarako hamazortzi urte  bete arte itxaron behar zuen.

Wernerren aita Gerra Handian soldadu ibili zen baina arazo bat eduki zuen hanka batean eta etxera bueltatzeko agindu zioten. Wernerrek ez daki istripuaren gertaera xehetasun handirik  baina bere aitaz ez da bat ere harrotzen. Gerra Handiko galtzaileetako bat besterik ez dela uste du.

Irakurri gehiago »

AD AUGUSTA PER ANGUSTA

geuonenak — 2008-06-19 GTM 1 @ 08:24

oreka orekaria ekilibrista equilibrista

Ezohiko azterketa nola prestatu (Euskara & Literatura)


  • Ikasturtearen amaieran egindako azterketaren antzekoa izango da ezohiko azterketa.

·       Akatsak zuzendu ariketak

·       Hutsuneak bete ariketak (aditz laguntzaileak)

·       Eta batez ere ð Idazlanak.

  • Erabiltzerik izango duzue:
      • Norberak ikasturtean zehar hartutako apunteak. Irakasleak emandako azalpenen eskemak bereziki erabilgarri suerta daitezke.
      • Norberak egindako aditz taulak. Liburuaren amaierakoak.
      • Ikasturtean zehar egindako idazlan guztien eredu txukunak eramatea azterketara aholkatuko nizueke.
      • Testu liburua eta bloga berriro ere gainbegiratzea gomendatuko nizueke. Azterketa egunean behar diren ereduak aurreikusiak izateko eta behar diren ereduak azkar topatzeko.

Zorte on!

Anorexia

geuonenak — 2008-06-16 GTM 1 @ 14:03

anorexia bulimia

Epez kanpo bada ere artikulu txukuna ekarri zidan aurreko batean Sandrak (3.B taldekoak). Konparatu nahi baduzue Sandraren artikulua eta batxilergoko ikasle honena.

 

 

Irakurri gehiago »

Frantziako anderea - La mala suegra

geuonenak — 2008-06-12 GTM 1 @ 18:53

Amaginarreba gaiztoaren gaia klasikoa da munduko literaturan.amaginarreba gaiztoa

Ikasgelan euskal bertsio bat entzuteko aukera izan genuen. Hiru Truku taldearena.

Gazteleraz irakurri edo entzun nahi baduzue euskal balada horren erromantze paraleloa, interneten badago aukerarik.

Baladak

geuonenak — 2008-06-12 GTM 1 @ 18:14

goru goruetan gorua

Interneten erraz topa ditzakezue euskal balada zaharren testuak eta bere itzulpenak, hementxe esaterako.

Zergatik iraun dute denbora luzean abesti zahar horiek gure arbasoen memorian?

Nola ikusten gaituzten

geuonenak — 2008-06-11 GTM 1 @ 17:44

Youtuben "basque" hitza bilatzeko eskatu eta hau da ikusienetakoen artean hirugarrena. Ez du Euskal Herriaren batere itxura txarra ematen:

Irakurri gehiago »

MAK

geuonenak — 2008-06-11 GTM 1 @ 17:15

Hip-hop eskuaraz ere egiten dela ikusteko:

Maskarada

geuonenak — 2008-06-10 GTM 1 @ 17:48

Maskaradako pertsonaien aurkezpena

Getxoko uholdeak

geuonenak — 2008-06-05 GTM 1 @ 10:39

Getxoko uholdeak 2008 ekainaren 1a  garajeak Getxo

Aurreko egunean argitaraturiko garajea ikusi bi egun beranduago:

garajea uholdea Getxo 2008 ekainaren 3ean

Getxoko uholdetako beste argazki batzuk ere atera ditut ene kameratik:

Irakurri gehiago »